Dolmenen ibilbidea ezagutzeko bisita gidatua antolatu dute hilaren 7rako, domekarako

Barren.eus 2023ko mai. 4a, 11:54

Apiriletik urrira bitartean Dolmenen ibilbidea ezagutzeko hamabi bisita gidatu antolatu dituzte Debegesa garapen agentziak eta Elgoibar, Soraluze eta Bergarako udalek, ibilbidearen eta bere ingurunearen balioa ezagutzera emateko helburuarekin.

Datorren domekan izango da Dolmenen ibilbidea (PR-Gi 94) ezagutzeko hurrengo bisita gidatua. Karakate-Irukurutzeta mendilerroan zehar egingo dute ibilaldia, Soraluze, Elgoibar eta Bergarako udalerriak lotzen dituen Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa zeharkatuz. Antzina, Dolmenen Ibilbidea Deba eta Urola ibaien bailaren arteko igarobidea zen; gaur egun historiaurrekon arrasto ugari aurki daitezke bertan, besteak beste, Neolitoko eta Brontze Aroko tumuluak, trikuharriak eta zutarri bat.

Bisita gidatuetan egiten duten ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, "familian egiteko aproposa". 9 km-ko ibilbidean zazpi monumentu megalitiko bisitatuko dituzte, eta lau bat orduko mendi-ibilaldia izango da. Ibilaldira joateko erreserba egin behar 657 79 46 77 telefono zenbakira deituta edo info@begi-bistan.com helbidera idatzita. Domeka honetakoan azalpenak euskaraz emango dituzte. Maiatzaren 21ean, 10:00etan irteera bera errepikatuko dute, baina gaztelaniaz izango dira orduan azalpenak.

Bisita gidatuak Karakateko aparkalekutik irteten dira, 10:00etan. Bisitaren prezioa helduentzat 5€-koa izango da, 12 urtetik beherakoentzat aldiz, 3,5€. Bergara, Elgoibar edo Soraluzen bizi diren helduentzat bisitaren prezioa 2,5€ izango dira, umeentzat berriz, 1,5 €. Mendian ibiltzeko arropa, oinetako egokiak, ura eta jateko zerbait eramatea gomendatzen dute. Eguraldiaren arabera, txapela, eguzki-krema edo eta txubaskeroa kontuan hartu beharko dira.

Aurrez izena ematea beharrezkoa da Debabarrena Turismoko webgunean horretarako prestatutako formularioan. Hona bisita gidatuen egutegia: 

  • Maiatzak 7, igandea (euskaraz)
  • Maiatzak 21, igandea (gazteleraz)
  • Ekainak 4, igandea, (euskeraz)
  • Ekainak 25, igandea, (gazteleraz)
  • Uztailak 16, igandea, (euskeraz)
  • Uztailak 23, igandea, (gazteleraz)
  • Abuztuak 17, osteguna, (gazteleraz)
  • Irailak 3, igandea, (euskaraz)
  • Irailak 17, igandea, (gazteleraz)
  • Urriak 1, igandea, (euskaraz)