Elkarrizketa musikatua, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabelekin

Barren.eus 2023ko api. 28a, 13:35

EME Egunaren bueltan, Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabel abeslari eta gitarra jotzailearekin elkarrizketa musikatua antolatu zuen EMEk. Eguaztenean egin zuten, Kultur etxeko sotoan, eta sutagarzalez bete zen aretoa.

Jon Gurrutxaga kazetari eta abeslari elgoibartarrak egin zion elkarrizketa Gorosabeli. Taldearen Alarma disko berria, eta taldearen ibilbidea izan zituzten hizpide, eta tarte horretan, Elgoibarko jaietan Elgoibarren joko dutela aurreratu zuen eibartarrak. Pozik hartu zuten albistea bertaratutakoek. Ikusleen galderak erantzun ondoren, hainbat kanta abestu zituen Gorosabelek modu akustikoan, eta ekitaldiari amaiera emateko Jon Zabala, Jon Gurrutxaga eta Patxi Zabaleta gonbidatu zituen oholtzara (beheko argazkian). Hiru abesti kantatu zituzten elkarrekin, eta 'Jo ta ke' abestiarekin amaitu zen ekitaldia.

2023 04 27 elkarrizketa musikatua EME aitor gorosabel 1

2023 04 26 aitor gorosabel elkarrizketa musikatua EME

Argazkiak: Elgoibarko Musikarien Elkartea.