Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 03 08 benat gaztelumendi eitbGipuzkoako Eskolarteko Txapelketari dagokion bosgarren kanporaketa jokatuko dute barixaku honetan (martxoak 11), Elgoibar Ikastolan. Ikasleentzako txapelketaz gainera, bat-bateko saio didaktikoa eskainiko dute Beñat Gaztelumendi eta Julio Soto bertsolariek, egungo Gipuzkoako eta Nafarroako txapeldunek, alegia. 

Bat-bateko saio didaktikoa 14:30etan hasiko da eta saio irekia izango dela jakinarazi du Elgoibar Ikastolak. Aurkezle lanetan Irati Agirreazaldegi elgoibartarra arituko da. Bertsotan arituko diren bi bertsolariak egungo Gipuzkoako eta Nafarroako txapeldunak direla nabarmendu dute antolatzaileek.

Beñat Gaztelumendi Arandia (Añorga, Gipuzkoa, 1987) bertsolaria eta kazetaria da. Txapelketetan beti ibili izan da txapeletik gertu. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan parte hartu zuen lehen bi aldietan txapeldunorde izatea lortu zuen, eta iaz, hirugarren saiakeran, txapela jantzi zuen, finalean Alaia Martinekin buruz buruko estua jokatu ondoren. Bestalde, Julio Soto Ezkurdia (Gorriti, Nafarroa, 1987) bertsolariak Nekazal ingeniaritza eta Euskal Filologia ikasi zituen, eta zutabegilea ere bada Berria egunkarian (Larrepetit). Sotok hiru bider irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketa: 2010, 2011 eta 2015ean. 

Bat-bateko saioa bukatutakoan hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketari dagokion bosgarren kanporaketa. Parte-hartzaileak geletara joango dira eta, mailaka banatuta, bakoitzak dagokion lanari ekingo dio, txapelketa honetan idatzizko bertsoak aurkeztu behar dira-eta. 

2016 03 08 gipuzkoako bertsotxap ikastolan kartela

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza