Bigarren EME Eguna, irudietan

Barren.eus 2023ko api. 27a, 14:02

Bigarren urtez antolatu du Elgoibarko Musikarien Elkarteak EME eguna, eta horren harira, musikak hartu zuen Maala zapatuan.

Bazkaria egin zuten lehenik elkarteko musikariek, eta 18:00etan hasi ziren kontzertuak. Gabi eta Alfon izan ziren jaialdiari hasiera ematearen arduradunak, eta bata bestearen atzetik etorri ziren ondoren Xut, Bikustik, Brillet, Amorante, Kokoteraino eta Amildegi. Musika lasaietik mugitura egin zuen eboluzioa jaialdiak, eta azkenerako laga zituzten doinurik gogorrenak, Emekideak txandaka abesti ezagunen bertsioak abestera irten ziren unerako, hain zuzen ere. Nostalgikoz eta musika zalez bete zen Maala, eta giro onean joan zen eguna. 

2023 04 22 EME eguna 2 Elgoibar barren kokoteraino

2023 04 22 EME eguna 2 Elgoibar ikusleak barren

2023 04 22 EME eguna 2 Elgoibar barren

2023 04 22 EME eguna kontzertua maala esezenatokitik BARREN