Haritz Euskal Dantzari Taldearen bueltan ibilitako guztiei dei egin diete ekainaren 17ko Haritz Egunerako izena ematera

Barren.eus 2023ko api. 13a, 09:16
 
Urteurrenaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte Haritz Euskal Dantzari Taldekoek, baina bada egun bat bereziki prestatu dutena: ekainaren 17an ospatuko duten Haritz Eguna. Trikipoteo batekin hasiko dute eguna, eta ondoren, dantza taldean ibilitako dantzari eta musikariek elkarrekin bazkalduko dute Maalan, Euskal Parrilaren eskutik. Arratsalde-iluntzea musikaz girotuko dute, nola bestela! Skapaie Elektrotxaranga eta Fan@Go erromeria taldea gonbidatu dituzte eta haien erritmora dantzatuko dira. Egun horren harira, ohar bat plazaratu dute Haritzetik eta honela dio: "Ekainaren 17an Haritz Eguna ospatuko dugu. 50. urteurreneko ospakizun handiena izango denez, Haritz EDTren parte izan bazara, egun hori gurekin ospatzea gustatuko litzaiguke". Asko dira urte guzti hauetan, modu batean edo bestean, Haritzen parte izan direnak, eta ez lukete inor ahaztu nahi.
 
Antolatzaileekin harremanetan jartzeko lau bide zabaldu dituzte.
Telefonoa: 686 633 178
Facebook: @haritzedt
Instagram: haritzedt
Aurrez aurrekoa: Apirilaren 20, 21, 28 eta 29an, eta maiatzaren 4an eta 5ean, Musika Eskolako harreran egongo dira 19:00etatik 20:30erako ordutegian izenak hartzen eta edozein zalantza argitzen.
 
Izena emateko azken eguna: maiatzaren 5a.