Pintxo lehiaketa antolatu du Mendaroko Udalak apirilaren 22-23rako

Barren.eus 2023ko api. 12a, 11:56

Apirilaren 22an eta 23an, zapatuan eta domekan, egingo dute aurten Mendaron pintxo lehiaketa, eta lau tabernak parte hartuko dute: Uztargik, Aitzbeltzek, Lagun Betikoakek eta Ormolak. Goiz eta arratsaldez salduko dituzte propio lehiaketarako prestatutako mokadu goxoak: goizez, 12:00etatik 15:00etara, eta iluntzez, 19:00etatik 21:00etara. Herritarrek pintxo gustukuena zein den hautatzeko aukera ere izango dute eta botoa ematen duten guztien artean 50 euroko hiru bono zozkatuko ditu Udalak, lehiaketa irabazten duen tabernan gastatzeko. Era berean, apirilaren 22rako (domeka) Bizi Poza txarangaren kalejira ere lotu dute. 19:00etan hasiko dira txarangakoak kalez kale giroa jartzen.