Highlights taldeak rock doinuak ekarriko ditu sotora gaur gauean

Barren.eus 2016ko mar. 4a, 13:24

Sinuösek antolatuta, Highlights taldeak kontzertua emango du, gaur (martxoak 4) gauean, Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Bizkaitarren musika eraginen artean AC/DC, Ozzy, Pink Floyd, Guns n`Roses, Rolling Stones, Thin Lizzy edo Aerosmith topa daitezke. (bideoa dauka)

2016 02 24 highlights sinuose kartelaHighlighs, Arrigorriaga eta Basauriko lau gaztek osatzen dute. Duela hogei urte jende masak mugitzen zituen erritmoak oraindik ere bizirik dirautela erakustera etorriko dira Elgoibarrera. 23:00etan hasiko da kontzertua eta hiru euroan jarriko dituzte salgai sarrerak.

Hona hemen sotoan eskainiko dituzten doinuen adibide bat: