Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 29 Ibai Iztueta Batzuek euskal kultura euskarazkoa baino ez dela diote, beste batzuek, aldiz, espainolez edo frantsesez egindakoa ere badela defendatzen dute. Horixe izango da Ibai Iztuetak Elgoibarren emango duen hitzaldiaren muina.

Jon Sarasuak hasi zuen, aurreko astean, euskalduntasunean sakontzeko eta elgoibartarrak norbanako eta komunitate moduan ahalduntzeko Zergatik eta zertarako? ekimena, eta eguen honetan, martxoaren 30ean, Ibai Iztueta Azurmendik emango du bigarren eta azken hitzaldia. Iztueta giza eta gizarte zientzietan doktorea eta Cultura vasca vs. Euskal kultura liburuaren egilea da. Irakasle dabil IRALEn.

Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izanfo da solasaldia, 19:00etan. Elgoibarko Izarrak antolatu du ekimena, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza