Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 21 poesiarewn eguna poesia zeuzara maite lopez lasheras 2 pitxintxu elgoibar BARREN'Poesia zeu zara' saioa ondu zuten Pitxintxukoek Poesiaren Nazioarteko Egunaren harira, joan den martxoaren 21ean, lau artista eta kulturzaleren laguntzarekin.

Maite Lopez Las Heras idazle eta itzultzaileak eta Alex Roldan Bota Literak! gazteentzako idazketa klubeko ikasleak zenbait poema errezitatu zituzten, musikariak lagun hartuta. Maddi Arrieta aritu zen biolinarekin eta Asier Artzamendi, pianoan, eta berezia izan zen han sortu zen giroa, bai eta hunkigarria ere, bereziki Lopez Las Herasek Pitxintxuri eskainitako poema errezitatu zuenean (ikus hemen). 45 urte bete ditu Pitxintxuk eta aurki erretiroa hartzekoak dira ugazabak, Izaskun eta Mari Jose Estibaritz ahizpak.

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza