Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 27 2023 03 18 motxaila eguna mendaro bertsosaioaJoan den martxoaren 17an San Agustin kulturgunean egin zuten Motxaila Eguneko bertso saioa eman dute ETB1eko 'Hitzetik Hortzera' saioan.

Motxaila egunaren baitan Mendaron egin zuten 'Zerua motxailen aterpe" bertso jaialdian Maialen Lunjabio, Amets Arzallus, Alaia Martin eta Joanes Illarregi aritu ziren bertsotan, Ainhoa Urbieta mendaroarraren gidaritzapean. Saioko hainbat bertsoaldi jaso dituzte 'Hitzetik Hortzera' telebista saioko azken programan. Joan zen zapatu gauean eman zuten ETB1 kanalean, eta dagoeneko ikusgai dago Nahieran atalean ere.

 

Mendaroko saioarekin batera, 'Hitzetik Hortzera' saiokoek Legorretako Tabuen kutxatik oholtzara bertso saio musikatua eta solidarioko hainbat unerekin ere osatu dute saioko azken atala; eta, baita Xabin Fernandez aktore eta gidoilari legorretarrari eginiko elkarrizketarekin ere.

Legorretan berriz, Tabuen kutxatik oholtzara bertso-saio musikatua izan zen. Bertsotan, Ane Labaka, Maialen Akizu, Alaia Martin eta Oihana Iguaran aritu ziren Amaia Agirreren esanetara. Musikari lanetan Ixak Arruti eta Gari Otamendi aritu ziren. Bi saio hauetako bertsoaldiek osatuko dute aste honetako programa.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza