Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 25 aurresku txap oiartzun unax ansola duna santosOiartzungo Aurresku Txapelketa jokatu zuten zapatuan, Gipuzkoar erako gazteen aurresku txapelketako azkenaurreko jardunaldia. 27 dantzari aritu ziren, tartean bi elgoibartar.

Hainbat herritako dantzariek hartu zuten parte Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Oiartzungo Udalak antolatututako txapelketan, besteak beste, Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Andoain, Areso, Asteasu, Astigarraga, Errenteria-Orereta, Legazpi, Lezo, Lizartza, Oiartzun, Zizurkil eta Elgoibarkoek. Bi sailetan banatu zituzten dantzariak, adinaren arabera bereizita. B sailean 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak; eta D sailean, berriz, 2008 eta 2009 urteetakoak. B sailekoen artean aritu zen Unax Ansola eta D sailean Duna Santos, Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako bi ordezkariak.

Sailaren arabera, honako dantza hauek dantzatu zituzten. B sailakoek, 'Hondarribi Handia' eta 'Segurako zortziko zaharra'; eta D sailekoek, berriz, 'Betronio handia' eta 'Aurkez aurke'.

Gipuzkoar erako gazteen aurresku txapelketako laugarren jardunaldia izan da Oiartzungoa. Aurreneko hirurak, Elgoibarren, Legazpin eta Amasa-Villabonan jokatu dituzte. Azken jardunaldia Lezon jokatuko dute, apirilaren 29an. Elgoibarko sei dantzarik hartuko dute parte han, honakoek: Haizea Luluaga Sare Meabebasterretxea, Irene Toledano, Duna Santos, Uxue Cabrera eta Elaia Etxaniz.

2023 03 25 aurreesku txap oiartzun argazki orokorra

∞Lotura duten albisteak:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza