Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 23 euskadiko ikasleen orkestra hautatuak inazio bereziartua elgoibarJoan zen astean Euskadiko Ikasleen Orkestrarako hautaprobak egin zituzten, eta Inazio Bereziartua musika eskolako hiru ikaslek hartu zuten parte.

Elaia Etxanizek saxofoiarekin hartu zuen parte, Danel Garaizabalek tronpetarekin eta Naia Olivaresek biolinarekin. Hirurak aukeratu zituzten orkestrarako, eta oso pozik izuli ziren etxera. Ikasle askok hartu zuten parte, tronpetaren kategorian esaterako, 40 hautagai zeudela azaldu dute arduradunek, eta lau bakarrik aukeratu zituztela, horien artean, Garaizabal elgoibartarra. Ikasle hauek egonaldi bat egingo dute ekainaren 24tik uztailaren 1era Bilboko kontserbatorioan eta horren ostean hainbat kontzertu emango dituzte.

Bestalde, joan den larunbatean, Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketa jokatu zuten Gasteizko kontserbatorioan eta B kategoriako bigarren saria irabazi zuen Elaia Etxaniz saxofoi-jotzaileak (beheko argazkian saria jasotzen).

2023 03 22 elaia etxaniz 2 saria

2023 03 22 EIO txikiko hautatua elaia etxaniz

2023 03 22 garaizabal EIO txikiko hautatuak

2023 03 22 i bereziartua EIO txikiko hautatua

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza