Herriko Antzokia dantzan jarri dute Inazio Bereziartua dantza eskolako ikasleek

Barren.eus 2023ko mar. 17a, 11:47

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ikasleek era askotariko dantzak erakutsi dituzte egunotan Herriko Antzokian. Eguaztenean eta eguenean egin dituzte dantza jaialdiak, eta ikasturtean zehar dantza eskoletan ikasitakoa erakutsi zuten jendaurrean. 

Denetariko abestien erritmora dantza egin dute Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ikasleek Herriko Antzokian. 6 urtetik 16 urtera arteko ikasleek hartu dute parte, eta guztira hamahiru dantza dantzatu zituzten. Euskal musikako kantak, eta baita kanpokoak ere entzun ziren Herriko Antzokian. Shakira eta Michael Jackson musikari ezagunen doinuez gain, Drindots edo Delirium Tremens ere dantzatu zituzten. Herriko Antzokiko butakak bete egin ziren, dantza ikasleei txalo egiteko. 

 

2023 03 17 dantza jaialdia inazio bereziartua BARREN 1

2023 03 17 dantza jaialdia inazio bereziartua joserra cabrera 1

2023 03 17 dantza jaialdia inazio bereziartua joserra cabrera

Argazkiak: BARREN eta Joserra Cabrera.