Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 14 Dantza jaialdiaInazioa Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ikasleek askotariko koreografiak dantzatuko dituzte, eguaztenean eta eguenean, Elgoibarko Herriko Antzokian egingo duten dantza jaialdian.

Urtero moduan, dantza jaialdian ikasturtean zehar ikasten dihardutena jendaurrean erakutsiko dute Inazio Bereziartua eskolako dantza ikasleek. Bi egunetan banatu dute jaialdia, -martxoaren 15ean eta 16an-, eta 19:00etan hasiko da bi saioak. Sarrera gonbidapenen bidez izango da eta parte hartzen duten ikasleek jasoko dituzte etxean banatzeko. Dantza jaialdian 6 eta 17 urte arteko neska-mutilek hartuko dute parte. Hona prestatu duten egitaraua:

  • Umetxoak (16/17 urte)………………………………..……………..….Nahasketa
  • Ebamirentxu (6 urte)…………………………………………………Drindots
  • Korapiloak (7 urte)………………………………………………….…..Gabazin
  • Can’t stop the feeling (11 urte)………………….……….…..J. Tinberlake
  • Rombatoom (12 urte)……………………………………..…..Daddy Jankee
  • Black or White – The nights (11 urte)….…………M. Jackson / Avicii
  • Bakarrik (8 urte)…………………………………………………………….Bengo
  • BZRP (14/15)…………………………………………..……………………Shakira
  • Sunday (9 urte)…………………..….……………………………….Süne/Rikki
  • Boga-Boga (13 urte)……….………….…………………..Delirium Tremens
  • Bamban (10 ur….…………………………………….……..………….C. Cabello
  • Mi gente (15/16 urte)……………………..………………………Hugel Remix
  • Agur Xiberoa (16/17 urte)……………….…………………………..Xiberoots

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza