Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 12 aurresku txap elgoibar 7 elgoibartar JR CabreraElgoibarko 22. Aurresku Txapelketa jokatu zuten atzo, Elgoibarko Herriko Antzokian, eta Gipuzkoako hainbat herritatik etorritako 31 dantzarik hartu zuten parte, tartean zazpi elgoibartarrek.

Gipuzkoar erako gazteen aurresku txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu zuten atzo Elgoibarren, Legazpin eta Amasa-Villabonan jokatutakoen ostean. D sailean (14-15 urte) eta B Sailean (11-14 urte) hamalauna dantzari igo ziren oholtza gainera, eta hiru dantzarik egin zuten dantza A Sailean.

Inazio Bereziartua dantza eta musika eskolako zazpi ordezkarik hartu zuten parte etxeko txapelketan. D sailean lehiatu ziren Duna Santos, Elaia Etxaniz eta Uxue Cabrera; eta, gaztetxoenen artean, berriz, Haizea Luluaga, Sare Meabebasterretxea, Irene Toledano eta Unax Ansola. Azken honek, gainera, podiumera igotzea lortu zuen, hirugarren postua eskuratuta. "Denek erakutsi zuten ondo dantza egiten dakitela, nahiz eta batzuei igarri zitzaien herrian dantza egiteagatik zertxobait urduriago zeudela", esan dute dantza irakasleek.
Oiartzunek hartuko du Ligako laugarren jardunaldia, martxoaren 25ean, eta bi dantzari joango dira Elgoibartik, Duna Santos eta Unax Ansola.

Hona dantzari elgoibartarren irudiak Joserra Cabreraren argazkitan.

2023 03 12 aurresku txap elgoibar JR Cabrera unax ansola jauzia

2023 03 12 aurresku txap elgoibar 2 JR Cabrera

2023 03 12 aurresku txap elgoibar 7 elgoibartar JR Cabrera 1

2023 03 12 aurresku txap elgoibar 7 elgoibartar JR Cabrera 4

2023 03 12 aurresku txap elgoibar 7 elgoibartar JR Cabrera 6

2023 03 12 aurresku txap elgoibar 7 elgoibartar JR Cabrera uxue

2023 03 12 aurresku txap elgoibar dunasantos JR Cabrera

2023 03 12 aurresku txap elgoibar 7 elgoibartar JR Cabrera unax ansola saria

2023 03 12 aurresku txap elgoibar JR Cabrera lkatea

2023 03 12 aurresku txap elgoibar JR Cabrera irab mut

2023 03 12 aurresku txap elgoibar 7 elgoibartar JR Cabrera danak

2023 03 12 aurresku txap elgoibar danak

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza