Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 03 08 familia sarekada antzezlana vaivenVaiven Produkzioak ekoiztetxearen eskutik iritsiko da matxoaren 10ean 'Familia sarekada (Inorekin ez fidatzeko moduko komedia bat)' antzezlana Herriko Antzokira. Euskaraz izango da Elgoibarko emanaldia.

Informatika Delituen Unitateko komisarioa Villaorduñatarren etxean sartuko da, eta familiako lau kideak atxilotuko ditu. Zerbitzari informatiko partekatu batean pornografia sare bat edukitzea leporatzen die. Probak aztertu ahala, Koldo, Aitor, Nora eta Monika konturatu dira, beti sarera konektatuta egon arren, euren artean erabat deskonektatuta daudela. Hasiera batean, denak egozten zaizkien delituen errudun direla ematen du, baina ikusleak pixkanaka jakingo du akusazioen oinarri diren artxiboak ez direla diruditenak. Inspektoreak, azkenean, familia errugabetuko du etxeko porno-delituengatik, baina familia hautsi bat utziko du.

Aizpea Goenagak euskaratu duen Antonio Muñoz De Mesaren testuarekin ondu dute antzezlana. Olga Margallo da zuzendaria eta honako laurak aktoreak: Ainhoa Aierbe, Mikel Laskurain, Nerea Gorritixanti eta Aitziber Garmendia. Informazio osoagoa: vaivenproducciones.com

19:00etan hasiko da antzezlana.

Sarrerak salgai daude www.herrikoantzokia.eus atarian.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza