Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 01 16 flashmob"Zaparrada goitik behera, ta saltoka potxingoan, aske sentitzen naz ni, busti-bustitte..." dio Gatibu musika talde bizkaitarraren Euritan Dantzan izeneko abestiaren letrak. Eta halaxe aritu ziren, gutxi gorabehera, Biraka dantza taldeak antolatutako flash mobean parte hartu zuten dantzariak. (argazkiak dauzka)

 San Anton jaiei hasiera eman zion atzo Biraka dantza taldeak antolatutako flash mobak. Ia berrehun lagunek hartu zuten parte ikuskizunean, baina eguraldiak ez zien gehiegi lagundu. Egun osoa ateri eutsi ostean, euria hasi zuen arratsaldean, eta euritan dantzan aritu behar izan zuten, umorerik galdu ez zuten arren. 18:30ean Kalegoen plazan egin zuten lehen dantza saioan ez zuen euri gehiegirik bota, baina handik Kalebarren plazara joan zirenean sekulako euri jasaren azpian aritu ziren dantzan. Flash mobean hartutako irudiekin bideo bat egin asmo dute Birakakoek eta orduan ikusi ahal izango dugu emaitza.

2015 01 16 flashmob1 2015 01 16 flashmob2
2015 01 16 flashmob3 2015 01 16 flashmob4
 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza