31 dantzarik hartuko dute parte Elgoibarko Aurresku Txapelketan, tartean zazpi elgoibartarrek

Barren.eus 2023ko mar. 6a, 16:29

Gipuzkoar erako gazteen aurresku txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute, domeka honetan, Elgoibarko Herriko Antzokian.

Hainbat herritatik etorriko diren 31 dantzarik hartuko dute parte martxoaren 12an jokatuko duten Elgoibarko XXII. Aurresku Txapelketan: D sailean (14-15 urte) eta B Sailean (11-14 urte) arituko dira hamalauna dantzari; eta, hiru dantzarik egingo dute dantza A Sailean.

Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako zazpi dantzari igoko dira eszenatokira domekan: Haizea Luluaga, Unax Ansola, Sare Meabebasterretxea, Irene Toledano, Duna Santos, Elaia Etxaniz, eta Uxue Cabrera.
Ikasten dihardutena jendaurrean erakusteko gogor lan egiten ari direla esan dute gazteon irakasleek eta herritarrak animatu dituzte dantza saioa ikustera eta txalotzera joateko.

2023 03 06 Elgoibarko XXII. Aurresku Txapelketa kartela