Herriko hainbat eragile batu dira bertako naturaren ezagutza sustatzeko

Barren.eus 2023ko mar. 2a, 15:15

Horrez gain, Elgoibarko zein Euskal Herriko fauna eta flora ezagutarazi nahi dituzte, eta natur ondarearen eta paisaia kulturalaren ezagutza sustatu. Helburu horiek lortzeko hainbat ekimen antolatu dituzte 2023rako Udalaren laguntzaz, eta lehenengoa matxoaren 12an izango da. Egun horretarako bertako zuhaitzen landaketa antolatu dute, baina oraingoan, umeentzat. Ondorengo hilabeteetarako, bestalde, txori kabiak jartzeko eta txoriak ezagutzeko irteera, anfibioak eta gaueko tximeletak ezagutzeko txangoa, izarrei begiratuz orientatzeko saioa, orienting proba, haziak batzeko irteerak, basoak ezagutzeko bisita gidatuak eta zuhaitz landaketak antolatu dituzte, besteak beste.

Honakosa da 2023rako antolatu dituzten ekintzekin gauzatu nahiko lituzteketen helburuen zerrenda:

  • Herritarrak bertako basoen eta hauen ondare naturalaren kontserbazioan inplikatzeko ekimenak antolatzea.
  • Elgoibarko, eta oro har, Euskal Herriko, natur ondarearen eta paisaia kultaralaren ezagutza sustatzea.
  • Bertako fauna eta flora ezagutzeko ekintzak antolatzea.
  • Familiako kideen artean eta familia ezberdinen artean komunikatzeko eta bizipen positiboak bizitzeko ekintzak antolatzea, euskaraz.
  • Elgoibarko eragile ezberdinen arteko elkarlana sustatzea, naturzaletasunaren bueltan.

2023 03 03 Naturekintzak 5