Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 24 bertso eskolako ikasleak elkarezagutzen elgoibar sotoan taldeargMutriku, Soraluze, Mendaro eta Elgoibarko bertso eskoletako ikasleek elkar ezagutzeko saioa egin zuten ostiralean Kultur Etxeko Sotoan, Debabarreneko bertso eskoletako arduradunen ekimenez. 28 neska-mutil elkartu ziren guztira.

Bertsozale Elkartea plaza txikiak sortzen hasia da ikasle gazteenentzat, “Gelatik plazara” ekimenaren baitan. Bertsotan hasiberriak direnentzat plazak sortu eta gaztetxoei beren eskualdeko beste ikasle batzuekin harremantzeko bidea eman nahi diete; euskaraz jolastu eta bertsoaren bidez euskal kulturan sozializatzeko bidea eman alegia.

Martxoaren 24an izango dute gure eskualdeko bertso eskoletakoek Gelatik plazara taldekako saioa, Elgoibarren, Kultur Etxeko Sotoan, eta egun horri begira, arratsalde pasa berezia izan zuten barikuan. Kultur Etxeko Sotoa ezagutzera eraman zituzten irakasleek eta merienda txiki bat egin zuten han, elkar ezagutzeko eta kanturako giroa sortzeko. Ondoren, hainbat jolas eta ariketa proposatu zizkieten eta gogotik gozatu zuten umeek. Mikrofono aurrean jarri eta kantuan egiteko aukera ere izan zuten, bai eta Irune Basagoiti eta Alexander Idoeta bertsolari eta bertso-irakasleen saioa entzuteko aukera ere.

2023 02 24 bertso eskolako ikasleak elkarezagutzen elgoibar sotoan 1

2023 02 24 bertso eskolako ikasleak elkarezagutzen elgoibar sotoan ariketa

2023 02 24 bertso eskolako ikasleak elkarezagutzen elgoibar sotoan galdera

2023 02 24 bertso eskolako ikasleak elkarezagutzen elgoibar sotoan

2023 02 24 bertso eskolako ikasleak elkarezagutzen elgoibar sotoan merendola

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza