Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 21 Eñaut itsasontziaren mastilean Kotik AndrewOpila'Into the Ice: Esplorazioa eta Zientzia Darwin Mendikatean' izeneko argazki erakusketa antolatu dute Ongarri Argazkilari Taldeak eta Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak.

Eñaut Izagirre geografo eta glaziologo elgoibartarrak eta Incognita Patagonia taldeak Darwin mendikateko izotz-eremuan egindako argazkiekin osatu dute erakusketa. Astelehenean, otsailaren 27an, zabalduko dute eta martxoaren 18ra arte egongo da bisitatzeko aukera, Aita Agirre Kultur kafean. Bisita gidatua ere egingo du Izagirrek, otsailaren 28an, martitzena, 19:30ean.

Patagonia kontinentaletik eta Magallanes itsasartetik haratago, Tierra del Fuego artxipelagoan, Hego Amerikako mutur australean, oraindik badaude esploratu gabeko mendiak; mendiak eta glaziarrak, eta horietxek ikertzen jardun zen Eñaut Izagirre Incognita Patagonia taldearekin 2015ean, besteak beste, National Geographic Societyren laguntza jaso eta gero. Darwin mendikateko izotz-eremuaren goraguneak izan dira Into The Ice espedizioaren helburua, eta esplorazio geografikoa, ikerketa glaziarra, eskalada eta abentura uztartu ditu planetako mendikate urrun eta basatienetako batean. Erakusketa horren guztiaren erakusgarri dela aurreratu dute antolatzaileek.

Elgoibartarra jaiotzez, Eñaut Izagirre Euskal Herriko eta Pirinioetako mendi harritsuetan hazi eta hezi zen. Horrenbeste erakartzen zuten goi mendietako paisaiak hobeto ezagutu eta ulertzeko Geografia (2012) ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Gero, Txileko Magallanes Unibertsitatean jarraitu zituen bere ikasketak. Glaziologia aipamena duen Antartikako Zientzietako masterra egin zuen 2016an. Bere masterreko tesia Tierra del Fuegoko geomorfologia eta glaziarren gorabeherak aztertzen egin zuen, aldi berean espedizio zientifiko eta ikerketa proiektu ezberdinetan parte hartuz.

 

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza