Inazio Bereziartua musika eskolako 35 piano ikaslek hartu zuten parte Andoiango piano jaialdian

Barren.eus 2016ko ots. 25a, 09:55

Euskal Herrian erreferente izatea lortu duen piano jaialdia egin zuten asteburuan Andoianen. Guztira, 5 eta 18 urte bitarteko 805 lagunek hartu dute parte, tartean Inazio Bereziartua Musika Eskolako 35 ordezkarik.

Asteburuan jokatu da musika eskolen artean entzute handia duen Andoiango piano jaialdia. Seiasle elkartek antolatzen duen jaialdiaren 11. edizioa izan da aurtengoa. Hego Euskal Herriko 805 piano ikasle batu ziren Andoainen, eta 31 kontzertu eskaini zituzten Bastero kulturgunean. Batzuk bakarka, besteak lau eskutara, sei eskutara... 

Elgoibarko Inazio Bereziartua musika eskolako ikasle eta irakasleek ere hartu zuten parte jaialdian, 35 ikaslek, hain justu ere (55 izan ziren iaz). Parte hartu duten guztientzat sari bana egon zen eta Elgoibarko piano jotzaileek urrezko 10 domina, zilarrezko 19 eta brontzezko 6 eskuratu zituzten.

  • Jaialdiko argazkiak, bideoak eta informazio osoagoa aiurri.eus webgunean.