Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 05 aurresku txap amasa villabona elgoibartarrakGazteen Aurresku ligako bigarren jardunaldian hartu zuten parte dantzari elgoibartarrek. Hurrengo jardunaldian etxean dantza egingo dute.

Amasa-Villabonako Gurea zinema antzokian jokatu zuten domekan, Gipuzkoar erako gazteen aurresku txapelketako bigarren jardunaldia. Euskal Herriko hainbat herritako dantzariek hartu zuten parte, besteak beste, Errenteria, Lezo, Amasa-Villabona, Tolosa, Legazpi, Areso, Zizurkil, Lizartza, Oiartzun, Aduna, edo Andoiango aurresku dantzari gazteak. Eta, nola ez, Elgoibarko dantzariak ere izan ziren tartean. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako hiru dantzari lehiatu ziren. B sailean Haizea Luluaga eta Unax Ansola aritu ziren. Txapelketa batean estreinako aldiz aritu zen Luluaga. Ansolak eskarmentu handiagoa du era honetako txapelketetan eta epaileek ere hala aitortu zioten, hirugarren postua eskuratu baitzuen bere mailan. Honakoa ez da podiumera igoten den lehen aldia. D sailekoekin egin zuen dantza Elaia Etxanizek. "Hirurak aritu ziren maila onean, maila ona dutelako", esan dute eskolako dantza arduradunek.
 • Elgoibarko Aurresku Txapelketa
Hurrengo jardunaldian, hirugarrengoan, Elgoibarko Aurresku Txapelketa izango da, martxoaren 12an izango da Herriko Antzokian (11:00). Inazio Bereziartua eskolako zazpi dantzari igoko dira oholtza gainera: Irene Toledano, Haizea Luluaga, Sare Meabebasterretxea, Unax Ansola, Uxue Cabrera, Duna Santos eta Laia Etxaniz.

∞Lotura duten albisteak:

 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza