Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 02 09 orri markagalu lehiaketa 6 irabazleakGotzon Garate Udal Liburutegiko arduradunek jakitera eman dutenez, 730 lan aurkeztu dituzte seigarrengoz antolatu duten orri-markagailu lehiaketara.

“Itsasoa zainduz, etorkizuna babestu” izan da aurtengo lehiaketako gaia eta parte-hartze izugarria eduki du lehiaketak, 730 lan aurkeztu baitituzte herriko eskola umeek (iaz 504 orri-markagailu aurkeztu zituzten). Hortaz, galtzak bete lan izan dute epaimahaikideek saridunak aukeratzeko. Epaimahaia osatu duten Paula Heras eta Gemma Monreal gaur goizean aritu dira irabazleak aukeratzen.

Bi mailatan banatzen dute lehiaketa. Lehenengoan, Lehen Hezkuntzako 5. mailara atekoetan, Abeeha Naveedek aurkeztutako orri-markagailuak jaso du lehen saria, eta bigarrengoan; LH6tik aurrera, Alaitz Pascualen lana saritu dute. Bi sarituek tablet bat jaso dute saritzat.
Gainera, saritutako lanak Gotzon Garate Udal Liburutegiak 2023rako argitaratuko duen orri-markagailuan agertuko dira. Hona bi lan irabazleak:

2023 02 03 orri markagailu lehiaketa epaimahaia gotzon garate liburutegia

 

2023 02 03 orri markagailu lehiaketa bi lan irabazleak gotzon garate liburutegia

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza