Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 31 2022 05 24 debabarrena orkestra kontzertua elgoibar cearsolo2 JR cabreraElgoibarko Udal Musika Bandak kontzertua emango du domekan, otsailaren 5ean, eta oraingoan Iñigo Cearsolo izango da zuzendaria. Aurrez Getariako, Durangoko eta Zumarragako bandak zuzentzeko aukera ere izan du Cearsolok, baina bere herriko banda zuzentzea "oso berezia" izango dela adierazi du.

Gorka Mujikak eman dio aukera hau, eta birritan pentsatu gabe erantzun zuen baietz, eta eskerrak eman dizkio aukera hau emateagatik. Aitortu du entsegutan hasi zirenean bandaren ikuspegia erabat aldatu zitzaiola, eta errespetu handia sortzen duela bandakideen aurrean jartzeak. Dena dela, ilusio eta gogo handiz dago domekarako. Cearsolok 40 urte beteko ditu uztailean bandan, eta domekakoa urteurren horri aurreratutako oparia izango dela esan du. 12:30ean izango da kontzertua, Herriko Antzokian.

Honako pieza hauek joko dituzte domekako kontzertuan:

  • Recordando a un amigo (P. Martínez)
  • La gazza ladra (G. Rossini)
  • Lau teilatu (J. C. Pérez- Mold. I. Urkizu)
  • The Beatles in concert (Lennon-McCartney)
  • Nuovo cinema paradiso (E. Morricone)



 • Dultzaineroen kalejira
Goizean, bestalde, Elgoibarko dultzaineroen diana izango da. 10:00etan hasiko da Kalegoen plazan, eta herrian zehar egingo dute kalejira.

2023 01 31 elgoibar udal musika banda herrikoantzokian

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza