Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 26 el peor vecino del mundo pelicula 3 1155x720 filma tom hanks katuagazDatorren asteburuan bi film emango dituzte, Elgoibarko Herriko Antzokian: 'El peor vecino del mundo', eta Nafarroan ekoitzitako 'Inspector Sun y la maldición de la viuda negra' animaziozko filma.

2015ean estreinatu zuten eta arrakasta handia izan zuen A Man Called Ove film suediarraren bertsio berria da 'El peor vecino del mundo' filma estatubatuarra. Marc Forsterrek zuzendu eta Tom Hanks aktore nagusi duen film hau drama eta komediaren artean mugitzen da. Otto Anderson (Tom Hanks) du protagonista, bakarrik bizi den gizon alarguna. Alboko etxera ailegatu berri den familiarekin izango dituen tira birak izango dira pelikularen funtsa. 126 minutuko iraupena du. (ikus trailerra)

2023 01 26 inspector Sun y la maldición de la viuda negra filma animazioa

 • Nafarroan ekoitzitako animaziozko filma
Domekan, urtarrilaren 29an, 'Inspector Sun y la maldición de la viuda negra' filma emango dute Herriko Antzokian, umentzako emanaldian, 16:30ean. Iruñeako Arrotxapea auzoan dagoen The Thinklab estudioan sortu eta ekoitzi dute Goya Sarietan Animaziozko Film Onenaren Sarirako izendatuta dagoen filma. Sei milioiko aurrekontua izan du ekoizpenak eta 265 langileren artean ondu dute Julio Soto Gurpide nafarrak zuzendu duen filma. 82 minutuko iraupena du. (ikus trailerra)
Hona filmaren sinopsia:
Shanghai, 1934. Gizakienaren pareko intsektu-mundu batean, Sun Inspektore beteranoa, armiarma bakartia, bere etsai porrokatua Langosta Gorriaren aurkako azken misioaren buru da, merezitako erretiroan sartu aurretik. Bere oporrak Pan Am clipper hegazkin batean Shanghai eta San Francisco artean amaitzen dira Dr. Spindelthorp diruduna hiltzen dutenean. Sunentzat errutinazko kasu gisa hasten denak erabakiko du azkenean gizateriaren patua.

 

Asteburuko zine karteldegia, Herriko Antzokian

Urtarrilak 28, zapatua
   19:00. El peor vecino del mundo
   22:15. El peor vecino del mundo

Urtarrilak 29, domeka
   16:30 'Inspector Sun y la maldición de la viuda negra'
   19:00. El peor vecino del mundo

Urtarrilak 30, astelehena
   21:00. El peor vecino del mundo

*Sarrerak: normala 6 €. Gazte-txartela: 3 €. Ikuslearen eguna: 4 €  sarrera. Bonuak ez dira zigilatuko. Haurrentzako saioa: Haurrak 3 €/ Nagusiak 5 €.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza