Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 25 haritz EDT 50 urte Marrazki lehiaketa 1Haritz Euskal Dantzari Taldeak marrazki lehiaketa antolatu du ikastetxeekin elkarlanean, 'Herri bat dantzan' lemapean, eta Elgoibarko ikasleak gogoeta artistikoa egitera gonbidatu nahi dituzte.

Haritz Euskal Dantzari Taldeak 50 urte beteko ditu aurten, eta urte osorako egitaraua prestatu dute. Lehenengo ekintza martxan dute dagoeneko: 'Herri bat dantzan' marrazki lehiaketa.

Hiru mailatan bereiztu dute lehiaketa: LH1-2-3; LH4-5-6; DBH. Maila bakoitzean Txankakuako dendetan gastatzeko 100 euroko bi bono banatuko dituzte. Otsailaren 10a izango da lanak entregatzeko azken eguna eta otsailaren 18an, eguerdiko 12:15ean, banatuko dituzte sariak Kalegoen Plazan, Inguma taldearen kale-erromeria hasi baino 15 minutu lehenago.

2023 01 25 haritz EDT 50 urte Marrazki lehiaketa KARTELA

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza