Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 18 pirritxporrotxmarimotots urteak bizi anenturak biziPirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Urteak bete, abenturak bizi' ikuskizun berriaren bi saio emango dituzte, bariku arratsaldean, Elgoibarko Herriko Antzokian, eta oraindik badago sarrerak erosteko aukera.

Pailazoek urtarrilaren 20an, barikua, emango dituzte bi saioak. 17:00etako saiorako sarrera gutxi batzuk besterik ez dira geratzen, baina 19:00etako saiorako oraindik badago badago aukera. Sarrerak herrikoantzokia.eus webgunean eros daitezke, eta bestela, txarteldegian bertan.

Urteak bete, abenturak bizi da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoeen lan berri horren izenburua, eta taldeak bete dituen 35 urteak ospatzea du helburu. Asko abestu eta dantzatuko dute, ibilbide luze honetan egin bezala eta ikusleek parte hartzeko aukera ere izango dute. Tarta erraldoi bat eramango dutela ere aurreratu dute. “Urteak betetzea garrantzitsua bada, are gehiago abenturak bizitzea!”.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza