Uxue Cabrera, Sare Meabebasterretxea eta Irene Toledano izan ziren Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako ordezkariak, urtarrilaren 14an, Legazpiko Latxartegi aretoan jokatu zuten jardunaldian. 7tik 15 urtera harteko gazteak izan ziren protagonista, D saileko (14-15 urte) eta B saileko (11-14 urte) dantzariak lehiatu baitziren. Inazio Bereziartua eskolako arduradunek esandakoaren arabera maila ona erakutsi zuten dantzari elgoibartarrek, eta egindako lanarekin pozik itzuli dira. Hurrengo kanporaketa otsailaren 5ean jokatuko dute Villabonan, eta bigarren saio horretan Haizea Luluaga, Unax Ansola eta Elaia Etxaniz izango dira Elgoibarko ordezkariak.
Legazpiko jardunaldiko irudiak goierri.hitza.eus webgunean.