Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2023 01 13 Muzak diska berria formatu fisikoaMuzak taldea Joanes Iñurrieta soraluzetarrak eta Ruben Irigoyen elgoibartarrak sortu zuten, Eibarko Legarreko lokaletan. Aitor Sagarmendi baxu-jolea taldera gehitu eta gutxira estreinako diskoa kaleratu zuten: Programaturik (Gaztain Estudioak, 2021). Orain, estudioko bigarren lana dakarte: 'Irabaziak eta galerak' (Gaztain Estudioak, 2023).

Irabaziak eta galerak izeneko EPa lau kantaz osatuta dagoen lana da. Zestoako Gaztain Estudioetan grabatu dute eta tartean, kolaborazio berezi bat izan dute, Etxekalte taldeko Unai Irisarri abeslariarena. Grabaketa 2022ko urri amaieran bukatu bazuten ere, herenegun —urtarrilak 11— argitaratu dute lana, aurten euskal eszenan plazataratu den lehenetarikoa.

Estilo aldetik, aurreko proiektuko rock alternatibo-progresiboaren ildotik jarraitu dute, metal kutsuari eta ahots melodikoari eutsiz eta, beste behin ere, bakoitzak bere instrumentua —bai sormen, bai teknika aldetik— aski fin landuz, “power trio” etiketaren ordezkari bikainak direla erakutsiz.

Kanta guztiak plataforma digitaletan daude jada. Jarraian bakoitzaren aurrerapen txiki bat (Spotify-n):

 Azken kanta, “Darwin”, abenduaren 14ean kaleratu zuten, lan berriaren aurrerapen gisa, Iñaki Landak single honetarako propio sortu duen beste diseinu batekin, diseinatzaile grafikoak berak egindako diskoaren artean inspiratuta. Segidan ilustrazioa eta kanta osorik entzungai:

 • Oraingoan, fisikoan ere bai
'Programaturik' izeneko lehen diskoa sarean soilik argitaratu bazuten, oraingoan, formatu fisikoan ere kaleratuko dute eta, EP berriko 4 kantuez gain, 'Programaturik' laneko zazpi kantak ere jaso ditu bere baitan.

Taldearekin harremanetan jarri edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo jarraitu @muzak_ofiziala instagram kontuan.

 

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza