Bertso eskolako ikaslek ere hartu zuten parte Eguberrietako bertso saioan

Barren.eus 2023ko urt. 4a, 11:40

Abenduaren 28an egin zuten Elgoibarko Izarrak antolatzen duen bertso saioa, eta parte hartu zuten puntako bost bertsolariez gainera Elgoibarko Bertso Eskolako ikasleak ere igo ziren oholtzara.

Bertso eskolako zenbait ikaslek jarritako puntuak erantzun zituzten Eguberrietako bertso saioan parte hartu zuten bost bertsolariek: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Alaia Martin, Jone Uria eta Aitor Bizkarra. Gainerako saioan Imanol Artola "Felix" gai-jartzaileak jarritako gaien arrastoan aritu ziren bertsotan bertsolariak.

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa jokatzen den urteetan gertatzen den moduan, bertso gosez ziren bertsozaleak, eta bete egin zuten Herriko Antzokia.

 

2023 01 04 bertso saioa elgoibar izarra bertsoeskolakoegaz puntuka maialen

2023 01 04 bertso saioa elgoibar izarra bertsoeskolakoegaz puntuka 2

2023 01 04 bertso saioa elgoibar izarra bertsoeskolakoegaz puntuka bizkarra

2023 01 04 bertso saioa elgoibar izarra bertsoeskolakoegaz puntuka colina

2023 01 04 bertso saioa elgoibar izarra bertsoeskolakoegaz ikusleak

2023 01 04 bertso saioa elgoibar izarra

2023 01 04 bertso saioa elgoibar izarra bertsoeskolakoegaz