Urtero bezala, baserriz-baserri irtengo dira Elgoibarko Izarrako kideak otsailaren 4an, Santa Ageda bezpera egunean, hain zuzen ere. Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 30erako eman beharko dute izena.
Elgoibarko Izarrak antolatutako santa eskean parte hartzen duten lagunak otsailaren 4an, 14:30ean, elkartuko dira Kalegoen plazan, eta bi taldetan banatuta, Elgoibarko baserri-auzoetan jardungo dute kopla kantari, 22:00ak aldera arte. Ondoren, Aiastiako elkartean afalduko dute.
Koruetan parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 30erako eman beharko dute izena, 943 741 626 (Imanol) telefonora deituta edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.
1994an berreskuratu zuen elkarteak baserriz-baserri kantuan eta eskean irteteko ohitura, eta baserritarrek atea zabaltzen dieten bitartean ohitura horri eutsi nahi diote.