“Itsasoa zainduz, etorkizuna babestu” izango da orri-markagailu lehiaketarako gaia

Barren.eus 2022ko abe. 14a, 17:09

Gotzon Garate Udal Liburutegiak orri-markagailu lehiaketa antolatu du, seigarrengoz, eta “Itsasoa zainduz, etorkizuna babestu” izango da aurtengo lehiaketarako gaia.

2023ko urtarrilaren 31ra arteko epea dago orri-markagailu lehiaketan lanak aurkezteko, eta Elgoibarren erroldatutako edo bertan ikasten duten haur eta gazteek parte hartu dezakete, bi mailatan banatuta: LH5era artekoak (barne) eta LH6tik aurrera. Iazkoan Elgoibarren 675. urteurrena izan zen gaia eta 504 orri-markagailu aurkeztu zituzten lehiaketara. Ariane Garcia Rolok eta Lur Bengoetxea Maiorak aurkeztutako lanak saritu zituzten.

Honakoak dira lehiaketan parte hartzeko jarraitu beharreko oinarriak:

  1. Parte hartzea: Lehiaketa honetan Elgoibarren erroldatuta dauden edo Elgoibarren ikasten duten haur eta gazteek parte hartu ahal izango dute, bi mailatan banatuta: LH5erarte (barne), eta LH6tik aurrera.
  2. Irudia, gaia eta lema: Orri markagailuak, irudi originala izan beharko du. Lema edukitzekotan, irudian integratuta egon beharko da. Gaia: “ITSASOA ZAINDUZ, ETORKIZUNA BABESTU”.
  3. Neurriak: Orri markagailuak 210 milimetroko luzera eta 50 milimetroko zabalera izan beharko ditu.
  4. Euskarria: Irudia, paperean edo pdf formatuan entregatuko da.
  5. Non eta nola entregatu lanak, Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegian edo liburutegia@elgoibar.eus helbidean entregatuko dira. Orri-markagailuaren atzekaldean Izena, bi abizen eta kurtsoa agertu beharko dira. Digitalean (e-mailez): mezuan aipatutako datu pertsonalak adierazi eta lanak pdf formatuan bidali beharko dira
  6. Epea: Lanak 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu ahal izango dira.
  7. Erreprodukzio baimena: Lehiaketa honetan parte hartzen duenak Elgoibarko Udalari orri markagailuaren irudiaren erreprodukzio eskubidea ematen dio.
  8. Epaimahaia: Egur tailerreko irakasle den Paula Heras eta Gemma Monreal elgoibartar margolariak osatuko dute.
  9. Saria: Maila bakoitzeko sarituak Tablet bat jasoko du
  10. Ebatzia : Lan saritua Gotzon Garate Udal Liburutegiak 2023rako argitaratuko duen orrimarkagailuan agertuko da.

2022 12 14 orri markagailuak 2021 epaileak gotzon garate lib

 

∞Lotura duten albisteak:

.