Makis 37 talde elgoibartarrak kontzertua emango du Aita Agirre Kultur Kafean

Barren.eus 2022ko abe. 7a, 16:02

Elgoibarko Musikarien Elkartearen bueltan sortutako Makis 37 taldeak kontzertua emango du bariku honetan, abenduaren 9an, Aita Agirre Kultur Kafean.

Rock musika joten du 2021an sortu zuten Makis 37 taldeak eta lau kidek osatzen dute: Gaizka Uranga (Bateria), Miguel Beraza (Baxua eta ahotsa), Julen Gutierrez (Gitarra eta ahotsa) eta Alex Gonzalez (Gitarra eta koroak)

Kultur Kafean emango duten kontzertua 20:00etan hasiko da.

2022 12 07 MAKIS37 elgoibar musika taldea