Abenduaren 12an jarriko dituzte salgai Gabonetako bertso saiorako sarrerak

Barren.eus 2022ko abe. 5a, 10:22

Abenduaren 28rako antolatu du Elgoibarko Izarrak Gabonetako bertso saioa Udalarekin elkarlanean, eta hilaren 12an hasiko dira sarrerak saltzen.

Elgoibarko Izarrak Aita Agirre kulturgunean duen egoitzan erosi ahal izango dira bnertso saiorako sarerak abenduaren 12tik 23ra arte. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, jaialdi egunean salduko dituzte Herriko Antzokiko lehiatilan. 13 euroan salduko dituzte sarrerak (11 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek).

Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Alaia Martin, Jone Uria eta Aitor Bizkarra izango dira aurtengo bertsolariak, hau da, abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko duten Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean arituko diren hiru bertsolari izango dira Elgoibarren, finala jokatu eta hamar egunera: Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Alaia Martin. Aitor Mendiluze, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi eta Nerea Ibarzabalek osatuko dute Iruñean abestuko duen zortzikoa.

Elgoibarko bertso-saioan Imanol Artola 'Felix' arituko da gai-jartzaile lanetan. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatzen du bertso saioa, Elgoibarko Udalaren lankidetzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.

2022 12 05 bertso saioa kartela elgoibar izarra