El Drogas-ek zutik jarri du Herriko Antzokia

Barren.eus 2022ko aza. 26a, 09:14

Enrique Villarreal El Drogas-ek kontzertua eman zuen atzo Herriko Antzokian, eta ikusleak zutik jarri zituen. Lehenengo doinuak entzun ziren unean bertan hasi zen antzokiko giroa berotzen, eta tenperaturak gora egin zuen abestiak bata bestearen atzetik entzun ahal. Bi ordu eta erdiko kontzertua eman zuen Barricada taldeko abeslari ohiak. Bideoa dauka.

Sarrera guztiak agortuta zeuden El Drogas-en kontzertua ikusteko. Barricada taldearen 40. urteurrenaren harira kontzertu bira egiten ari da, eta atzo iritsi zen Elgoibarrera. Herriko Antzokia lepo bete zen, eta ikusleak zutik jarri zituen El Drogas-ek. Barricada taldearen ibilbidea errepasatu zuen bi ordu eta erdiko kontzertuan. Dena eman zuten musikariek, kanta bat bestearen atzetik etorri ziren, etenik gabe eta ikusleek gogotik abestu zituzten kantak. Villarreal bera gustura zen oholtza gainean, eta ikusleak are gehiago. Zinema areto bat ikusi zutenean harritu egin zirela aitortu zuen abeslariak, ez zuela horrelako eszenatokirik espero, baina hartu zioten tamaina eta giroa bero-bero jarri zuten, ikusle guztien gozamenerako. 

 

2022 11 25 El drogas1

2022 11 25 El drogas 2

2022 11 25 Eldrogas3