Udal Musika Bandak zirkoari eskainitako kontzertua emango du domekan

Barren.eus 2022ko aza. 24a, 17:12

Domekan, Santa Zeziliaren omenezko kontzertu berezia emango du Elgoibarko Udal Musika Bandak Herriko Antzokian. Kontzerturako Egun bat zirkoan gaia aukeratu dute.

Lehenik, kalejira egingo dute, 9:45ean, Kalegoen plazatik abiatuta. Gero, 12:30ean, kontzertua emango dute Elgoibarko Herriko Antzokian.

Kontzerturako 'Egun bat zirkoan' gaia aukeratu dute, eta lau pieza joko dituzte, Gorka Mujikaren zuzendaritzapean. The tunderer (J. Ph. Sousa), Cirque du soleil (R. Dupéré), Vals nº2 (D. Shostakovich), Niala magoarekin eta Fellini (Johan de Meij). Azken obra honetan Aitor Nova bakarlari modura arituko da. Ezustekoak ere iragarri dituzte.

Gainera, bandatik erretiroa hartuko duten bi musikari agurtzeko baliatuko dute domekako kontzertua, Jose Mari Kortaberriaren eta Antton Azpiazuren erretiroa ospatuko dute. "Besteok zuen falta igarriko dugu baina ondo merezitako erretiroa hartuko duzue, eta plazerra izango da igandean zuekin ospatzea", adierazi dute bandako arduradunek.

2022 11 24 udal musika banda elgoibar zezilia kartela zirkua