Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 21 betisua txaranga 2021 santazezilia BARRENAzaroaren 22an da Santa Zezilia Eguna, eta musikarien eguna ospatzeko, hainbat ekitaldi egingo dituzte asteon Elgoibarren zein Mendaron.

Santa Zezilia Egunean bertan, martitzenean, Elgoibar Ikastolako LHko ikasleek dantzaldia egingo dute Maalako parkean, iaz egin zuten moduan, 10:00etatik aurrera. Inazio Bereziartua Dantza eta Musika Eskolako talde instrumentalek, berriz, gaur eta 23an emango dituzte kontzertuak Musika Eskolako auditoriumean, eta eguazteneko saioaren ostean, diplomak ere banatuko dizkiete ikasleei. Hilaren 24rako, berriz, Betisua txarangarren eta musika eskolako trikitilarien kalejira antolatu dute.

Mendaron gaur egingo dute ospakizuna. Musika eskolako trikitilari eta pandero-joleek Goñati pilotalekuan emango dute saioa. Kalejira egin behar zuten arren, frontoian izango da musika eta euskal dantza saioa. 18:00etan hasiko da.

2022 11 21 Haizea Urkia ameikutz jazz mendaro

2022 11 18 Musikaren Astea 2022 560x792 kartela

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza