Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 11 16 the breadwinner zinea 1280 720Ongarri zineklubak 'The Breadwinner’ filma emango du, gaur iluntzean, Elgoibarko Herriko Antzokian. Jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin pantailaratuko dute. Ez dute sarrerarik kobratuko.

Filmazpit egitasmoa Zineuskadi elkarteak finantzatutako euskarazko azpitituludun zinema zabaltzeko programa da, Donostia Kulturak Donostiako Zinemaldiaren eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin kudeatutakoa. Euskadiko hainbat zinemalditako filmak hautatzen ditu, baita hauetatik kanpo jorratzen duten gaiagatik interesgarriak direnak ere; euskaraz azpititulatu eta katalogoan sartzen ditu.

Bada, Filmazpitekin elkarlanean, Ongarri zineklubak, emanaldi berezia atondu du gaurko. The Breadwinner (Nora Twomey, 2017) animaziozko filma pantailaratuko dute jatorrizko bertsioan eta euskarazko azpitituluekin.
Emanaldia 21:00etan hasiko da. eta sarrera doan izango da.

Afganistango Kabul hirian bizi den 11 urteko Parvana gaztearen bizipenak erakutsiko ditu animaziozko lan honek. Talibanen menpe egongo da hiria, eta Parvanaren aita atxilotuko dutenean, familia baliabiderik gabe geratuko da. Horregatik, neskatilak mutiko plantak egin beharko ditu lan egin ahal izateko eta familiari sostengua eskaintzeko.

Annecyko jaialdi ezagunean epaimahaiaren eta ikusleen saria eskuratu zituen, besteak beste, The Breadwinner filmak, eta Europako Zinemaren Sarietan, Oscar sarietan zein Urrezko Globoetan animaziozko film onenaren kategorian proposatu zuten. (iturria: zinea.eus)

2022 11 16 the breadwinner filma zinea kartela

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza