Hirugarren saria Jose Ramon Cabrerarentzat 'Bidasoako Begiradak' argazki lehiaketan

Barren.eus 2022ko aza. 4a, 09:37

Bidasoa eskualdeko irudirik onenak saritzen ditu Txingudi Merkataritza Guneak antolatzen duen 'Bidasoako Begiradak' argazki lehiaketak. Iaz eskuratu zuen bigarren saria hobetu ez izanaren arantza gelditu zaio Jose Ramon Cabrerari, baina pozik da boto kopuru handia jaso duela-eta.

Izan ere, lagun askok eman dute botoa euren argazki gogokoenaren alde. Epaimahaia Txingudi Merkataritza Guneko kideek osatzen dute, eta, jasotako argazki guztien artetik, 50 argazki hautatzen dituzte. Hautatutako 50 argazkiok Txingudiko webgunean egon dira ikusgai, hainbat astean, eta merkataritza gune horretako bezeroek gustuko argazkiei botoak emateko aukera izan dute. Boto gehien, eta hortaz lehen saria, Cristian Martinez Perezek aurkeztutako argazkiak jaso du. 15.737 boto jaso zituen. Iaz ere Martinezek aurkeztutako argazki batek jaso zuen lehen saria, 7.000 boto jasota. Cristina Lopez Lobrigadosek lortu du bigarren saria (12.671 boto) eta Joserra Cabrera CIdek hirugarrengoa, 11.569 botorekin. Iaz bigarren saria lortu zuen Cabrerak, baina pozik da aurtengo hirugarren sariarekin, eta are gehiago jasotako boto kopuruarekin, ia bikoiztu egin duelako iaz jaso zuen boto kopurua, eta balorea eman dio argazkia horrenbeste laguni gustatu izanari. (ikus hiru argazki sarituak)

Lehiaketa honetan parte hartzeko, argazkiek Bidasoaldeko eta inguruko herrietako (Hondarribia, Irun, Hendaia, Bera, Lesaka, Oiartzun, Urruña eta abar) egoerak irudikatu behar dituzte: jendea, herriak, paisaiak, kirolak, kultura-tradizioak eta antzerakoak.

2022 11 04 bidasoako begiradak arg irabazlea 2022 cristian martinez perez

∞Lotura duten albisteak: