BIDEOA: Ibilaldi Beltza Elgoibarren

Barren.eus 2022ko aza. 3a, 09:03

Garai bateko usadioan, Gaba Beltza ospatu dute aurten Elgoibarren zein Mendaron. Ibilaldi Beltza egin zuten batean eta hilerri bihurtu zuten Trinitate buelta bestean.

Indarra hartzen dabilen festa da hildakoak oroitzeko eta neguari hasiera emateko han eta hemen antolatzen duten Gaba Beltza edo Arimen Gaua. Elgoibarren jenderza batu zuen urriaren 28an egin zuten Ibilaldi Beltza kalejirak eta Mendaron ere herritar ugari erakarri zituen urriaren 31n egin zuten Gaba Beltzak. Arno Guraso Elkartekoek hilerri bihurtu zuten trinitate buelta, eta ibilbide beltzean aurrera egitera ausartu zirenek Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren kontakizunaz gozatzeko aukera izan zuten.

Ibilaldi Beltza, bideoan:

Mendaroko hilerri beldurgarria, irudietan

2022 10 31 gaba beltza mendaro hilerria gauez arno

2022 10 31 gaba beltza mendaro hilerria ipuin kontalaria arno

2022 10 31 gaba beltza mendaro hilerria trinitaten

2022 10 31 gaba beltza mendaro hilerria umea

2022 10 31 gaba beltza mendaro hilerria trinitate 1

2022 10 31 gaba beltza mendaro hilerria katasorgina arno

∞Lotura duten albisteak: