Angel Gil eskulturagilearen erakusketa abenduaren 11ra arte egongo da Elgoibarko Kultur Etxean

Barren.eus 2022ko urr. 26a, 15:35

Angel Gil (Burgos, Espainia, 1961) eskulturagilearen erakusketa zabaldu zuten aurreko barikuan Elgoibarko Kultur Etxeko erakusketa gelan, eta abenduaren 11a arte egongo da bisitatzeko aukera.

Eskultura figuratiboa da Gilena, eta konta ezin beste erakusketa osatu ditu 1978an Eibarren estreinakoa jarri zuenetik. Ermuan bizi den artistaren obrari buruzko informazio gehiagorako: www.angelgilceramicaybronce.com.

Astelehenetik larunbatera irekiko dute erakusketa, 18:30etik 20:30era.

2022 10 25 angel gil eskultura erakusketa Elgoibar ikusleak BARREN

2022 10 25 angel gil eskultura erakusketa Elgoibar 2 BARREN

2022 10 25 angel gil eskultura erakusketa Elgoibar ikusleak 2 BARREN

2022 10 25 angel gil eskultura erakusketa Elgoibar alzheimer BARREN

2022 10 25 angel gil eskultura erakusketa Elgoibar kartelagaz BARREN