'Elkano eta euskal marinelak munduari lehen biran' hitzaldia emango du Javier Elorzak urriaren 26an

Barren.eus 2022ko urr. 21a, 11:46

Hitzaldian, bidaia heroiko eta gatazkatsu haren testuingurua eta Juan Sebastian Elkanoren eta berarekin bidaia horretan zeuden gainerako marinel euskaldunen nortasuna eta zeregina landuko ditu Javier Elorzak.

Pandemiagatik etenda geratu zen Euskal Herria Aro Modernoan hitzaldi-zikloari segida ematera datoz Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea eta Ilumberri Achademia, Elgoibarko Udalaren laguntzarekin, eta urriaren 26rako, Javier Elorza historialariaren hitzaldia lotu dute. 'Elkano eta euskal marinelak munduari lehen biran' izeneko hitzaldia emango du Elorzak, lehen mundu bira haren 500. urteurrena bete dela probestuta. Hitzaldian, bidaia heroiko eta gatazkatsu haren testuingurua eta Juan Sebastian Elkanoren eta berarekin bidaia horretan zeuden gainerako marinel euskaldunen nortasuna eta zeregina landuko ditu Elorzak. Horrekin batera, bira honek Aro Modernoan izan zuen aldarri historikoaz ere mintzatuko da.

  • Hitzaldia Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da, urriaren 26an, eguaztena, 19:00etan hasita.

2022 10 21 elkano hitzaldia kartela elgoibar izarra

 

∞Lotura duten albisteak: