'Sexberdinak' antzezlana bertan behera gelditu da positibo bategatik

Barren.eus 2022ko urr. 21a, 10:36

Gaur arratsaldean 'Sexberdinak' antzezlana ematekoak ziren Elgoibarko Herriko Antzokian, baina bertan behera gelditu da aktoreetako batek positibo eman duelako koronabirusean.

Elgoibarko Udaleko Kultura Sailetik azaldu dutenez, aurrerago jakinaraziko dute noiz programatuko duten 'Sexberdinak' antzezlanaren emanaldia Elgoibarren. Sarrerak erosita dituzten lagunek bi aukera dituztela esan dute. Erosita dauden sarrerak berriro ere programatuko den “Sexberdinak” ikuskizunerako erabiltzea, edo bestela, dirua itzultzeko eskatzea. Dirua itzultzea nahi izanez gero, interesatuek Herriko Antzokiko leihatilara jo beharko dute, edo mezu bat bidali honako helbide elektroniko honetara: leihatila@elgoibar.eus. Horretarako, hilabeteko epea izango dute.