Azaroaren 12rako iragarri du Galizia Etxeak Magosto jaia

Barren.eus 2022ko urr. 20a, 09:39

Bi urteko etena egin dute, pandemiak behartuta, baina aurten, udazkeneroko ohiturari eusteko apustua egin du Galiziako Etxeak, gaztaina zaleen zorionerako.

Azaroaren 12an ospatuko dute Magosto jaia, Maalako parkean, 11:00etatik aurrera. 200 kilo gaztaina enkargatu dituzte Ourensera (Galiziara) eta azaroaren 12an erre eta debalde banatuko dituzte. Era berean, Galiziako produktuak erosi eta dastatzeko aukera ere izango dela jakinarazi dute.

2022 10 20 2016 11 12 magosto elgoibar maalan vene BARREN

∞Lotura duten albisteak: