Idoia Ortegaren margolanak hil bukaerara arte egongo dira Salento pizzerian

Barren.eus 2022ko urr. 19a, 16:06

Azken urteetan egin dituen zenbait margolanekin osatu du erakusketa Idoia Ortega Agote elgoibartarrak, eta hil bukaerara arte egongo dira ikusgai Salento Pizzerian.

Egur Arte Eskolako ikaslea izandakoa da Idoia Ortega eta Eibarren ere jaso zituen klaseak, eta egun Azpeitian jasotzen ditu arte eskolak. Salento irekita dagoen ordutegian ikusi ahal izango dira bertako hormetan zintzilik dauden artelanak.

2022 10 19 idoia ortega margolan erakusketa salenton BARREN 3

2022 10 19 idoia ortega margolan erakusketa salenton BARREN 1