Udal Musika Bandak eta musika eskolako Gazteen Bandak kontzertua emango dute domekan Elgoibarren

Barren.eus 2022ko urr. 19a, 15:29

Urtean behin elkarrekin ematen duten kontzertua emango dute domekan, Elgoibarko Udal Musika Bandak eta Inazio Bereziartua musika eta dantza eskolako Gazteen Bandak.

Bi bandek urteak daramatzate urtean behin elkarrekin kontzertu bat ematen. "Musikari gazteak herriko bandarekin jotzearen onurak ugariak eta handiak dira, motibazio berezi bat izaten baitute, eta gainera Bandako musikariak izango dira euretako batzuek etorkizunean", azaldu dute musika eskolako arduradunek.

Elgoibarko Herriko Antzokian emango dute kontzertua domekan, urriaren 23an, 12:30ean hasita. Juanma Saez eta Iker Nausiak zuzenduko dute kontzertua eta honako piezak interpretatuko dituzte:

  • Coliding Visions (B- Balmages)
  • Aladdin (A. Menken)
  • Eperra (A. Duhalde)
  • A Joyful journe (R. Sheldon)
  • Théme Varié (W. Hautvast)
  • Broken Sword (K. Hoube)

2022 10 19 kartela kontzertua gazteen banda banda elgoibar