Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 


2016 02 04 santaeskea izarra hasieanEgutegiaren kapritxoak medio, Santa Ageda eta Inauteriak elkarren segidan datoz aurten. Mendaroarrek hartu zuten aurrea joan den zapatuan, eta atzo, Santa Ageda Bezpera egunean, Elgoibarko Izarrako taldeak aritu ziren kantuan eta eskean baserriz baserri. Elgoibarko eta Mendaroko eskola umeek ere egin zuten bat usadio zaharrarekin. Bihar goizean, berriz, Etxegina taldearen koplak, salbea eta makil hotsek girotuko dituzte Elgoibarko kaleak. (argazki bilduma dauka)

Iaz elurteagatik kale egin eta gero, aurten berriz irten dira eskean Elgoibarko Izarrako Santa Ageda koruak. Iazkoaren ordainetan edo, eguraldi apartarekin ibili ziren santa eskean, iluntzerako hotz egiten bazuen ere. 14:30ean elkartu ziren Kalegoen plazan eta bi taldetan banatuta Sallobente-Ermuaran, Urruzuno, Idotorbe eta Aiastiako 40 baserri koplatu zituzten 22:00ak bitartean. Santa eskean parte hartu zuten 24 lagunek Aiastiako soziedadean afalduz amaitu zuten eguna. Nekatuta baina pozik. Izan ere, oraingoan ere baserritarrek harrera “ezin hobea” egin dietela nabarmendu dute.
Meabebasteretxea, Ziarda, Mañukorta eta Areitio aritu ziren bertsotan eta azken honek, Juan Mari Areitiok, oroigarri bat ere jaso zuen urte luzeetako parte hartzearen eskerretan. Elgoibarko Izarrakoek trikiti doinuak ere eraman zituzten Elgoibarko baserri auzoetara, Ekaitz eta Arantza eta Ansorregi eta Aitziber trikitilariei esker.
Elgoibarko Izarrakoak baserriz baserri zebiltzan bitartean Elgoibarko kaleetan ere entzun ziren kopla eta makila hotsak, Elgoibar Ikastolako eskola-umeak kalejiran irten ziren-eta (ikus argazkiak). Mendaroko eskola umeek ere ospatu zuten Santa Ageda bezpera. Elgoibarko Herri Eskolakoek ere Urazandiko parkean abestu zituzten kopla eta bertsoak (ikus bideoa). 

•Argazki bilduma:

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza