Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2022 10 05 Antton Telleria nekatutakAntton Telleria telebista aurkezlea eta umoregilea Mendaron izango da zapatuan, urriaren 8an, 'Nekatutak' izeneko ikuskizunarekin.

San Agustin kulturgunean emango du 'Nekatutak' bakarrizketa, 19:00etan. Sarrera doan izango da, baina gonbidapena jaso beharko da Morroskillo dendan.

Ikuskizunean, zuzentasunaren mugak esploratzen saiatzen da Antton Telleria Lopetegi, ikuskizunari jarri dion izenetik hasita. Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: psikologoak, ETA, Ertzaintza... "eta, nola ez, polemikoenak: irakasleak".
Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena. Kasu horren adibide garbia da Telleria. Kontua da bere helburua ez dela sinesgarri izatea. Hortarako kazetariak daudela dio, eta berak nahi duena jendeak barre egitea dela. Modu horretan konfiantza sentitzen baitu. Eta konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza. Horregatik hasi da bakarrizketak egiten: konfiantza apur bat eta diru mordo bat irabazteko. "Izan ere, pobre bizitzeko... horretarako daude kazetariak", dio.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza