Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2016 02 04 santaeskea izarra 2014Otsailaren 4a da gaur, Santa Ageda bezpera, eta usadio zaharrari eutsiz baserriz baserri kantuan eta eskean irtengo dira Elgoibarko Izarrako Santa Ageda taldeak. Era berean, Elgoibar Ikastolako ikasleek ere ospatuko dute Santa Ageda bezpera eta kalejiran irtengo dira arratsaldean.

Elgoibarko baserri auzoetara joanda, baserritarrek beste bertsolari batzuekin gozatzeko aukera izango dute gaur, 14:30etik gauera. 1994ean hasi ziren estreinakoz kantuan eta iaz elurrak doinuak ezkutatu zituen arren, aurten berriz arituko dira Elgoibarko Izarrakoak bi taldetan. German Meabestarretxeak, Jabier Arrizabalaga Ziardak, Mañukorta eta Juan Mari Areitiok abestuko dute Ekaitz Baskaran, Arantza Beristain eta Baltzola anaiak trikitilariak eta koruak lagun dituztela. 

•Ikastolako haurren kalejira

Elgoibar Ikastolak ere ospatuko du Santa Ageda bezpera eguna. Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko haurrak irtengo dira lehenik kalejiran. Gabriel Krutzelaegi kalean hasi, Ludoteka parean, eta Ikastolaraino joango dira santa eskean. Ondoren Lehen Hezkuntzako ikasleekin batera abestuko dute, gelara itzuli aurretik. Horren ostean, Lehen Hezkuntzako ikasleak izango dira kalejiran irtengo direnak. Ikastolatik Kalegoen plazaraino joango dira.

2016 02 04 santa eskea ikastola artx2 

•Etxegiña taldea, zapatuan

Etxegina taldearen koplak, salbea eta makil hotsak izango dira Elgoibarren aurtengo azkenak, otsailaren 6an, zapatuan, egingo baitute santa eskea. German Uriguen Etxegiñari zor dio taldeak izena, bera hasi baitzen 1925ean kaleko Santa Ageda eskearekin Elgoibarren. Ermuan jaio zen, gaztetatik zaletu zen bertsotara eta bere bertsorik ezagunena, gaur egun oraindik abesten den salbea da, 17 urterekin lehen aldiz Ermuan kantatua. 1980ra arte aritu zen koplari eta 1981ean Kepa Urainek hartu zion lekukoa. Azken urteotan bezala, aurten ere, taldea bitan banatu eta Urain arituko da batean eta Jesus Urizar bestean. Elgoibarko kaleak eta auzoak koplatuz jasotako diru guztia Caritasi emango diote. Koplak kopla Etxegiña bera ez ezik abenduan hil berri den Jose Mari Etxarte izango dute gogoan aurten. Bestalde, ohorezko bi makila ere emango ditu Etxegina taldeak.

 

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza